XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ipar-sortaldeko kondaira lazgarria.

Cristobal Colon-en garaiaz geroztik, amerikar kontinenteari itzul-inguru osoa eman eta Magallanes itsasartetik barna sartu gabe Ekialdeko Asia-ra iritsi zatekeen ibilbide bat bilatzen esplorari anitz ibili izan zitzaigun.

Amets hori zertu nahirik iparburualdeko itsasoetan barna, bide laburrago bat aurkitzeko itxaropenez abiatu ziren denak.

Iparmendebaldetikako iraganbidea nahi zuten aurkitu, Hudson badiatik Bering itsasarteraino luzatzen den itsaso bidea, alegia.

Mende asko iragan behar izan zuten asmo hori burutu izan zediko.

Bide hori aurkitzekotan interes biziena erakutsi izan zuena Ingalaterra izan genuen XIX. mendearen hasieran.

Hain izan zen horrela, non Almirantazgoaren ordezkari eta Geographic Real Society delakoaren fundatzaile zen John Barrow-k, leku ezezagun hauek ibil zitzaten, 7.500 liberako sari bat esplorariei, bakarra izan nahiz taldeka, Parlamenduak izenda ziezaien, iritsi zuen.

Sari eder honen eraginez espedizio asko antolatu izan zen; haietarik inork ere ez zuen, alabaina, helburu hori lortu ahal izan.

1818an, John Ross eta bere ordezkari zen Edward Parry komandantea, Isabelle eta Alexander untzitan Baffin itsasora heldu ziren, eta hango itsasbazterrak zehatz mehatz arakatu.

Ondoren Almirantazgoari ez ezagun zitzaion Melville-ko badiaren mugak seinalatu ondoren, eskimaltaldeekin harremanetan sartu ziren; hauengandik jakin zuten itsasoa Iparraldetik urruti batean galtzerainoko zabalera zuela.

Parry-ren iritzi honen aurka zegoen Ross, eta ez zuen aurrerantz jarraiki nahi izan, zeren, bere ustetan, Lancaster-ko itsasartea izotzez inguratua aurkitzen zen.

Hau zela eta Londres-era itzuli zen, zorrozkiro larderiatua izan zelarik hiri hontan.

Geroago, 1827an, Parry hori berorixe, igarobidearen bila ibili ondoren, Iparburua menderatzeko asmo bizitan atera zitzaigun adore handienaz.

Helburua iritsi ez izan arren, 83ampdeg; zabaleroraino Iparreruntz heldu zitzaigun; Ingalaterrara itzuli zenean aipamen handienak irabazi zituen.

Franklinen espedizioko gizonetarik bat ere ez zen bizirik atera Iparmendebaldeko iraganbidea zeharkatzen egin zuten ibilian.